Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

PSZ - Parte-hartzea sustatzeko zerbitzua

Parte-hartzea sustatzeko zerbitzua

PSZ, Gipuzkoako herri txikietan, haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte-hartzea sustatzen dituen zerbitzu publikoa da. 

Honen xedea lurralde-mailako sistema osoak duena litzateke: tokian tokiko haur, nerabe eta gazteei etengabe bermatzea haurtzaroaz eta gaztetasunaz gozatzeko aukera, horretarako eskaintza egokia emanez.

Zerbitzu honek haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea lantzeko helburua du; modu iraunkor eta jarraian, txikitandik hasi eta heldutasunera bitartean, etorkizunean ere herritar aktiboak izan daitezen. PSZk  sortu, sendotu, eragin eta astindu egin nahi ditu haur, nerabe eta gazteek herriarekiko dituzten loturak. 

Gipuzkoan, momentu honetan, 12 udalerritan ari da garatzen PSZ: Aia, Alegi, Amezketa, Ataun, Ibarra, Idiazabal, Irura, Itsasondo, Segura, Zegama, Zestoa eta Zizurkil

Parte-hartzea sustatzeko zerbitzua-Txostena

Behera kargatu [pdf]

Parte-hartzea sustatzeko zerbitzua-Diptikoa

Behera kargatu [pdf]

Parte-hartzea sustatzeko zerbitzua

 

Gipuzkoan, guztira 12 psz eta 12 hezitzaile dira,                        
12 udalerritan banatuta.