Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Nerabeentzako zerbitzua

Nerabeentzako zerbitzua (NZ) Gipuzkoan 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da:

Nerabeentzako zerbitzua

  • Nerabeei behar bezalako arreta eman nahi dien toki-eremuko egitura erreferentziala.
  • Gizarte-hezkuntzako proiektu bat, nerabeak hezteko asmoa duena eta hori egiteko modu egokiak sortu, mantendu eta zabaltzen dituena.
  • Balio anitzeko proposamena,  nerabea pertsona eta herritar gisa bere osotasunean hartzen duena.
  • Partaidetzako egitura bat, herriaren dinamikan sartuta eta beste eragile eta taldeekin harremanetan dagoena, sareko lan-sistema komunitario batean.

 

Nerabeen errealitate anitzera eta mundu aldakorretara erraz moldatzen den hurbileko zerbitzu erakargarria izan nahi du.

Nerabeen beharrei eta ezaugarriei egokitutako jarduera-motak eskaintzen dira bertan: informazioa, orientazioa, bide-laguntza, aisia hezitzailea, adierazpena eta parte-hartzea, eta kultura sorkuntzarako eta produkziorako laguntzak.

 

Nerabeentzako zerbitzua definitzeko proposamena

Behera kargatu [pdf]

 

Gipuzkoan, guztira 43 gazteleku eta 128 hezitzaile dira,                         31 udalerritan banatuta.