Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Haur zerbitzua

Haurrentzako zerbitzua 

Haurrentzako Zerbitzua (HZ) Gipuzkoan  4 - 11 urte bitarteko haurrentzat osatutako eskaintza publikoa da.

Elkarren artean erlazionatuta dauden hainbat baliabidek eta jarduerak osatzen dute, eta alderdi ludikoa da horien guztien ardatz nagusia . 

Alderdi ludiko hori modu desberdinetan adierazten eta antolatzen da, eta honako hauek sortzen edo eragiten ditu:

  • loturak (familia barnean eta berdinen artean)
  • sozialki partaide izatea (komunitate hurbilean eta gizartean)
  • hezkuntza-aukerak izatea (garatzeko eta suspertzeko)

 

Horrez gain, HZk parte-hartzea sustatzen du eta parte-hartzean oinarritzen da haurren bizitzako eguneroko jardueren bidez, bere helburuak garatzeko.

Horretarako, haurrei beren bizi-ibilbidean dituzten beharrei erantzuna ematen die, 6 ekintza-arloren bitartez: informazioa, orientazioa, bide-laguntza, aisia hezitzailea, adierazpena eta parte-hartzea, eta sorkuntza eta ekoizpena.

Haurrentzako zerbitzua definitzeko proposamena

Behera kargatu  [pdf]

 

 

 

Gipuzkoan, guztira 44 haurtxoko eta 95 hezitzaile dira,                        
23 udalerritan banatuta