Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

  • DescripciĆ³n foto 1 Gazteekin elkarlanean
  • DescripciĆ³n foto 3 Gazteentzako zerbitzua definitzen

Gazteentzako zerbitzua 

Gipuzkoan 18 urtetik gorako gazteentzat osatutako eskaintza publikoa da, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-arlotik egiten dena. Une honetan definizio-prozesuan dago.

Gazteekin batera definitutako zerbitzua izango da; balio anitzeko proposamena, gaztea pertsona eta herritar gisa bere osotasunean hartzen duena. Partaidetzazko egitura bat izango da, herriaren dinamikan sartuta eta, sareko lan-sistema komunitario batean txertatuta, beste eragile eta taldeekin harremanetan dagoena.

Gaztematikak hainbat urrats eman ondoren, oraingo fasean gazteekin beraiekin diseinatu nahi da Gazteentzako  Zerbitzua. Horretarako, Zarauzko herria aukeratu da eta bertan gauzatuko da zerbitzua definitu eta sistematizatzeko proiektua, partaidetzazko prozesu baten bitartez. 

 Zer da " Eta Gure Modura Egingo Bagenu?"

  • Gazteekin elkarlanean, izaera publikoa duen eta herriko gazte guztientzako izango den Gazteentzako Zerbitzua definitzeko prozesua da. 
  • Zarauzko gazteek beraientzako dagoen eskaintzari buruz hausnartzeko aukera dute.
  • Zarautzen abian jarri den ekimen honekin, Gazteentzako Zerbitzuaren oinarriak finkatu nahi dira.