Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer da Gaztematika?

Zer da gaztematika?

 

 


GAZTEMATIKA, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen sustapenerako sistema publikoa gara, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek osatzen dugun jarduera-sarea. Sistema honen xedea da gure hartzaileei haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan pertsona gisa garatzeko eta gauzatzeko aukera egonkorra eta etengabea ematea, eta, aldi berean, hurbiltasun proaktiboa sustatzea.

Gaztematika

 


HELBURUAK

  • Gure sektorean jada burutzen ari diren jarduerak onartu eta bistaratzea.
  • Erreferentziazkoa den esparru orientagarria, suspergarria eta malgua deskribatzea.
  • Gure esparruan laguntzea, dinamizatzea, ikaskuntza eskaintzea, garapena sustatzea eta lorturak sortzea.
  • Prebentzioa eta babesa bermatzea.
  • Eragileen profesionalizazioa sustatzea.
  • Lan koherentea eta etengabea eskaintzea haurtzaroan eta gaztaroan zehar.
  • Aisiaren esparruan aritzea, hezkuntza ez formalaren ikuspegitik.
  • Partaidetzaren aldeko apustua egitea.
  • Gure esparruan toki-mailako lana sustatzea.