Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Informaziotik komunikaziora

17 MAR
15:30 > 16:30  |  Hitzaldia.
 

Ixiar Garcia INFORMAZIOAren eta KOMUNIKAZIOAREN arteko aldeari buruz eta informaziotik komunikaziora salto egiteko modu eta aukerez ariko da, azken 10 urteetako bere ibilbide artistiko eta profesionalean gazteekin eta gazteentzat sortu eta bizi izan dituen esperientziak partekatuz.

Jardunaldian zehar ere behaketa bat egingo dugu, informaziotik komunikaziora igarotzeko dauden baldintzak eta aukerak jasoz. Jardunaldiko bi egunetan, ziztada desberdinak egiten joango da, batzuetan hausnarketak gehituz, hizlariek esandakoa azpimarratuz, bertan ematen diren baldintza ikusezinak ikusgai eginez eta esperimentazio desberdinak proposatuz. Ziztada horiek egingo dira, nork bere egoera, desirak eta interesak aztertzeko eta pertsonek horiek harago eramateko dugun komunikazio-gaitasuna esploratzeko.

Hausnarketa, esperimentazioa eta sorkuntza landuz, banaka zein taldean, gazteekin komunikatzeko formulak sortzeko ilusioa eta gogoa piztea izango da une honen funtsa.

 

Hizlaria: Ixiar Garcia (Gaitasun sortzailearen garapenean ikerlari eta zirikatzailea)