Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izango Zara programa: Gazteak auzolanean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, "Izango Zara" programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako. Lankidetzako eta boluntariotzako proiektuen arloan dauden beka hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

2017·06·20


Gutxienez 3 kidek osatutako taldeek parte har dezakete deialdian.

Hona hemen baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea, eta 2017ko abenduaren 31n, 31 urte bete gabe izatea.
  • enpresa edo elkarte bat ez osatzea eta nortasun juridikorik ez izatea.
  • Taldeko parte-hartzaileen bi herenek, gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio-auzoa izatea.

Deialdian parte hartzeko, proiektu bat garatu beharko da: interes sozial edota kultural garbia izan behar du Gipuzkoa osoarentzat edo bertako eskualde espezifiko batentzat.

Laguntza, guztira, 27.500,00 eurokoa izango da.

 

Epea: 2017ko uztailaren 7a

  • Gipuzkoangazte: Izangozara-gazteak auzolanean- OINARRIAK

 

IZANGO ZARA PROGRAMA

 

Honi lotutako beste berriak:

Izango zara programak gazteen talentua sustatu nahi du” (Gaztematika)

Talentu bila gabiltza Gipuzkoan” (Gipuzkoangazte)